Japan


Konichiwa!!!!

Lau aste izugarri pasau douz Japonian, hemen gure ruta ta abenturen laburpena:



A - Koreatik Japoniako hegoaldian daon Fukuoka-ra, heldu giñan (3 orduko biajia), kriston abiadiaduria hartzen zeban ferry batian!

Bertan gaba bat in ta hurrengo egunian Hiroshima-ra abiatu giñan. Shinkansen abiadura haundiko trena (tren bala) hartu gendun lehenengo aldiz. Pasada bat da ikustia zelan heltzen dan estaziñoko andenera, "Blade Runner" pelikulan eongo bagiñan moduan da! Gero bidaia bera oso eroso itxen da, komodidade danekin ta hartzen ditxun 300 ta piku kilometro orduko abiadura igarri gabe.

Shinkansenakin in genduan hegan... fiuuuuuuuuuu!


B - Hiroshiman egun bat pasau gendun ta hasieratikan konturatu giñan herrialde hau Korea baino askoz be globalizauaua daola (edo behintzat askoz be txuri gehixo topau genitxun jajaja!).

Estatu Batuarrek 1945. urtian botatako bonba atomikuan arrastruak (urte amaierarako 140 bat mila hildako utzi zitxuna) ikusi genitxun. Tente daon eraikuntzan aldian egon giñan historia pixkat irakurtzen eta gertautakuari buruz reflexionatzen ta debatitzen, oso interesgarrixa da ta (aldi berian tristia bebai).

Hiroshima Prefectural Industrial Promotion Hall, gaur egun Atomic Bomb kupula

Karpak eta dordokak edozein putzutan topau ahal dia


Bertatik tren ta ferri txiki bat hartu ta Miyajima-ra juan giñan oso famatua dan ate (Torii) ta santuarixo sintoista bat ikustera. Atia uretan dau ta mareia igotzen danian flotatzen daola ematen dau. Toki magikua da egixa esan. Herritxo honetan oreiñak solte topau ahal dia kalietatikan (jendian inguruan ibiltzen ohitxuta daoz janarixa ematen jake eta). 

Felix Rodriguez de la Fuente moduan ibili giñan argazkixak ataratzen jajajaj.

Miyajima-ko Torii-xa


Hemengo erlijiñuari buruz pixkat berba itxeko, komentatzia bakarrikan Japonian jarraitzaile gehixen dakana Sintoismua dala, gero Budismua ta azkenian Kristautasuna. Itxura danez, jende askok ez daki sintoista edo budista dan, horregaitxikan portzentaiak finkatzia zaila omen da (adibidez tenplu gehixenetan ate sintoista bat dau sarreran eta tenplu barruan Buda beneratzen da). Budismua, Indian sortu zana, Budan irakaskuntzan oiñarritua daon bitxartian, Sintoismuak Japonian sortutako erlijiua prehistorikua dana, ez daka liburu sakraturik, sortzaile edo kanonik, natura eta toki sakratuetan oiñarritutako jainko edo 'Kami'-tan siñisten dabe.

C - Gure hurrengo egoitza Osakan finkatu genduan astebeterako, ta bertatikan txango desberdiñak antolau genitxun bai alboko herrixetara ta baitxa hiriko zona desberdiñetara.

Osaka Japoniako hirugarren hiri haundixena da, ixa 9 milioi biztanlekin. Gure hostala nahiko berezixa zan, alde zaharreko kale txiki batian zeuan kokauta, argi gorriz ingurauta ta gelak tatami tipikua zekan lurrian lo itxeko... oso esperientzia 'partikularra' izan zan (ta bizkarra apurtzeko onena ;P).

Kimono edo Yukatakin ta egurrezko sandaliekin janztia normal normala da edozein tokitan Japonian.

Lehenengo egunian hankei tregua eman gabe gure betiko martxan pateuari ekin genion. Hiriko gaztelua ikustera jun giñan, bidian hainbat tenplu ta santuarixo bisitauz. Erraldoia zan Shitennoji tenpluan japoniako antziñako tramankuluen ta bigarren eskuko merkatu espontaneo bat topau genduan. Berton ibili giñan bixok gure saltsan, gauza kurioso mordua topatzen ta erosketatxo batzuk itxen, beraien artian vintage kimono bana! :)

Lore japoniar kulturan murgiltzen

Kanposantua ta kanpaia, tenplu kanpuan

Dordoka danak eguzkixa hartzen tenplo kanpuan, oso gustora ematen dau zeuazela

Lore kimono vintage-a estreiñatzen :)


Osakako gaztelua

Hirixan zihar galdu giñan egun pare batzutan, interesgarrixak dian beste zona batzuk ezagutuz. Elektronika ta figureo dendaz betetako aldia ezagutu genduan (Denden Town), bertan ibili zan Hasier denda batetik bestera topatzen zitxun gauza danekin flipauta geratzen. Shinsekai gure hostaletik oso gertu geneukan, 80. hamarkadako itxura mantentzen zeban (estilo ta antziñako rekreatibengaitxikan), ta jatetxe ta postuz beteta zeuan. Japoniako lehenengo sushi-a bertan jan genduan, adibidez. Gabaz argiz ta juergaz betetzen dan zona famatuena (Dotonbori) bixitau ta Ramen on bat jan genduan (ordurarte probau dogun onenetarikua) figureoz ta jende xelebrez betetako jatetxe batian

Shinsekai zona retrua

Eskaparate batian kriston tankia morenekin Shinsekai zonatik

Dotombori gabaz kartelekin eta xirimirixakin

Denden Town-en Hasierrek flipatzen museuak ziruditen dendekin.
Gaxapoi dendak edonon
Denden Town-en Hasierrek dana erostia nahi zeban!

Osaka-tik alboko hiri desberdiñak bisitau genitxun.

D - Himeji-ra juan giñan egun erdi pasatzeko planakin, baña flipauta gerau giñan bertako gaztelu ta jardiñekin ta azkenian egun osua pasau genduan bertan tokixak bisitatzen.


Himeji-ko gaztelu eder ta haundixa, koartza (garza) koloria dakana

Hementxe bebai, toki turistikotik alde itxen genduala izkutautako tenplu bat topau gendun, zelako tokixa!

Karpek ahua zabaltzen detzue zuk janarixa botatzeko baina eskua ta dana jan ahal detzue!

Konparau karpen tamaiñua Hasierren eskuakin, erraldoiak diaz!

Gazteluan koloria dala ta, inguruan dauzen garza hauen izena ipini zetzen gazteluari. Jurassic Park!

Zen momentua jardiñetan

Ispilu efektu politxa urakin

Onezkero jada jan genduazen delicatessen japones desberdiñak: ramen zopa, gyozak, udon noodle zopa (bertan sukaldarixak indako noodle-ak mmmhhh), takoyaki (Osakan ohizkua dan olagarrua dakan frito modukuak), goxokixak... etab.

Takoyakixak jaten, aho osua erre zeban super beruak zeuazelako!

Jan genduan lehenengo sushixa

Jatetxian bertan eskuz indako udon noodleak (tofuakin) jan genitxun ta Loreri izkiña tokau jakon, mmmhhh...!

7eleven-ak gure bigarren etxia zirudien. Bertako postre danak probau genitxun! :P


E - Kobe-ra in genduan salto Shinkansen trena hartuta. Treneko estaziñotikan 10 miñututara 45 m-ko ur jauzixa dau, beste txikiau batzuen artian. Zelan ez, kamiñotikan urten giñan pixkat ta beste tenplu politt bat topau genduan, nun basurde bat aurkitxu genduan inguruan (National Geographic momentua euki genduan berrido be, jajaja).

Nunobiki ur jauzixa

Felix Rodriguez de la Fuente moduan naturan murgiltzen

Mordua katu gauz ikusten, hau gu espiatzen arrapau genduan!

Monjia tenpluko ritual bat itxen (eulixak uxatzen daola emoten dau, jajaja!)

Kobe-n txahala oso famatua da. Esaten da hemengo behiei, beste gauza batzuen artian, musikia ipini ta masajiak emoten detzela, okelian kalidadia ezin hobia izateko. Galdetu genduan ta itxuraz ez da guztiz egixa. Halan da be, okela oso ona da (ta bere preziuxuak egiaztatzen dau), guk hamburguesia jan gendun ta izugarri ona zeuan, Euskolabelakin konparatzeko moduan ;).


F - Bisitau gendun beste hiri bat Okayama da. Osaka-tik ordu betera besterik ez dau tren azkarrian. Ez daka ezebe espezialik gazteluaz ta pare bat parajez aparte, baña handikan ibili giñan pasiuan ta eguna pasatzen.

G - Garai batian Nara hirixa izan zan Japoniako hiriburua, ta tenplo ta santuarixoz jositxa dau. Nara-ko gauzarik interesgarrixena (ta turistikuena bebai) Todai ji tenplua da, bertan Great Budha (Daibutsu) baitau. Argazkixak ez detza tamaiñari justizia eitxen, baña ideia bat eukitzeko, atzapar bakoitzak bakarrik metro t'erdi neurtzen dau!

Lekua inguratzen daben zona ta parke guzti honetan oreiñ mordua dauz bebai (itxuraz jainkuan mensajerutzat hartzen zian) ta Mijayima-n moduan jentiari oso ohitxuta dauz, jaten emoten detzazunian erreberentzia ta dana eitxen detzu eskerrak emoten, edozein japonesek eitxen daben moduan ;). 

Zelako jatorrak oreiñak :)

Narako parkia berde berdia da

Hoiek bai diala adarrak

Tenplo sarrerako guardetako bat (Agyo), kristonak diaz!

Todai-ji tenplo sarreran, beste hainbeste turisten artian

Daibutsu izugarrixa da!

Antziñako farolak bidian ertzian

5 pisuko pagoda haundixa


H - Azkenengo zona bisitau genduana Osakatik, Wakayama hirixa izan zan, bueno hobeto esanda, alboko herri txiki bateko tenplu bat (Kimiidera). Hementxe dau Japoniako tente dauan Buddharik altuena, 12 metrokin ta 42 besokin!

Indiana Jones momentua

Hasier Buddha honen albuan txikitxua ematen dau.

Aurpegixan ezaugarrixak pasada bat dia.


Gure hurrengo "operaziño zentrua" Kyoto izan zan, bertan be aste bete ein genduan gure mini-apartamentuan bizitzen. Asko gustau jaku hiri hau, gehixenbat hiri haundixa izanda bebai auzo tradizionalak mantentzen dialako beraien kale txikixekin ta komertzio lokalakin, ta baitxa hiria zeharkatzen daben (Kamo) errekak ta gañontzeko parkiek pasiada mordua eitxeko aukera emoten detzalako. Horretaz aparte, ta nahiz ta ez oso errexa izan, Gion distrituan tipikuak dian Geisharen bat ikusiko gendualakuan hatzaparrak gurutzau genitxun, ta azkenian egun desberdiñetan zihar 4 ikusi genitxun! Izugarrixak dia ikusteko, daken jantzi ta makillajiakin, pelikuletan moduan! Ez daonez ondo ikustitxa argazkixak ataratzia (baimenik gabe), lotsagabe batzuk garala ahaztuko dou ta ez ditxugu argazkixak konpartiduko ;P.

Kyotoko tenplo sarreran, egurrezko eraikuntza haundixena Japonian.

Kyoto tower.

Gure apartamentua zeuan auzuan erreka romantikua.

Arashiyaman banbu basoa ikusi gendun, jendez beteta dau super turistikua dalako baña merezi dau bertara juatiak. Iwatayamako makakuen parkia bisitau genduan bebai, beraien habitat naturalian bizi dialako hemen. Espezie hau Japonian bakarrikan topau ahal da.

Arashiyaman bebai onsen (baño termal japonesak nun biluzikan sartzen zaran eskuko toalla batekin bakarrik) baten egon giñan, ta oso esperientzia ona izan zan! 1200m tako zulo bat ein ta bertako ur termalak erabiltzen dabe onsen honetan. Onsen bakoitzak mineral desberdiñak ditxu propietate desberiñekin eta normalian tokixa bitan banatuta dau, neska ta mutilak aparte jarriz, horregaitxikan gutako bakoitzak 2 orduko bakardade/relax momentua euki zeban bere kontu. Ta gero, beste modu batian ezin zanez izan, kantzauta ta relajauta geuazela....ba ramen-a ta omurice bat (arroza dakan tortilla moduko bat) bazkaldu genitxun bihar dan moduan!

Banbu basoa.

Gustora dau makakua masajituakin.

Azkarrak makakuak!

Txikitxua bere aman zain.

Begirada penetrantia zekan honek.

Txarri ramen goxua uzumakiakin, onsen-a ta gero ederto sartu zan... mmmhhh


Kyoto-tik be Nagoya bisitau gendun, alboko hiri moderno bat. Zeuan beruakin kerizpia ta haize egokituan bila egon giñan, puaf!

Nagoya gaztelu kanpuan.


Kyoto-n bizikletakin hiritik zihar ibili giñan egun batian, milaka ate daon Fushimi Inari Taisha parkera hurbilduz ta gero hiriko errekatik buelta bat emonez. Egun bardiñan John ta Sasha-kin egon giñan,  gure lagun Jo eta Matt-en familixakuak dianak (32 urte darama John-ek Japonian bizitzen!). Foodelica-n bazkaldu genduan (beraiek eramaten dutena) ta historixa mordua konpartidu genitxun. John oso xelebria da, milaka tokitan bizi ta lan in dau, beraien artian Lonely Planet-en, argazkilari profesional moduan ta baitxa janari kritiko moduan (gaur egun foodiesgolocal.com darama). Afaldu aurretikan John gure apartamentura hurbildu zan gurekin zonako kalietatik paxiatzeko ta mordua gertaera ta historixo kontatzeko, ze itxura danez gu geunden zona Yakuza gangster-en zona zan (beti zeuan istiluen aurkako kotxe bat gure etxe albuan, ordurarte ez genduan ulertzen zegaitxikan). Horren ostian laurok juan giñan hortikan afaltzera ta super ondo pasau ta mordua barre in genitxun!


10000 Torii (tenplo sarreretarako atiak) dauz zona sakratu honetan, pasada bat da!

Bizikleta alkilau genduan Kyoto-tik ibiltzeko, izardi patxetan zeuan beruakin :)

Foodelican bazkaldu gendun, janarixa super goxua zeuan, eskerrik asko Sasha!

Thank you very much John & Sasha! It was lovely meeting you!

I - Hurrengo abenturia Fuji mendixa (3770m) igotzia izan zan. Kyototik goiz urten giñan Tokyoruntz ta bertatik autobus bat hartu genduan mendiko 5. estaziñorararte (2300 bat metro), gabaz igotzeko intentziñuakin, tontorretik egunsentia ikusteko. Bagenekigun 5-7 orduko igoera zala, baña basian zeuan informaziño bulegoko gizonak igotzen 8-9 ordu tardauko genitxula esan zezkun (agian alper aurpegixa ikusi zezkun), ta egun sentia 4:23-tan zanez, arratsaldeko 20:30etan igotzen hastia gomendau zezkun. Eta holan in genduan, gure linterna, barrita energetiko ta erropa kapa danekin jajaja. Oso motibauta edo kriston sasoian eongo giñan ze 6 ordutan jada tontorrian geunden, goizeko 2:30-tan! Ixa 4000 metrotara goizeko 2:30-tan... itxen zeban hotza ezin da hitzetan azaldu. Ta gañera beste bi ordu itxarotia tokatzen jakun egunsentia ikusteko, denbora hori bai ein jakun amaigabia... puf! Kriston hotza pasau bagenduan bebai barriak bota genitxun ta azkenian bistak izugarrixak izan zian!

5. estaziñuan aklimatatzen.

Txankleta komoduak probatzen mendi bueltarako jajaja

Ilunabarra 5. estaziñotikan

Poliki poliki tontorreraiño igotzen.

Torii atia ilargixan argipian.

Zelako hotza!

Jendia maldan gora igotzen, egunsentirako berandu.

Egunsentia Fuji tontorretik, izugarrixa!

Alex-ekin in genduan bajada dana tontorretik, it was great meeting you Alex!

Ruta Fuji igotzen ta bajatzen, baterixak kaput in zeban arte.


J - Tren azkarra hartu genduan goiz bardiñan, lo in barik, iparreko irlara (Hokkaido) juateko. 4 ordutan heldu giñan, pasada bat da trenak hartzen daben abiadura, ze irla erdixa ziharkatu genduan denbora horretan! Hakodate herrixan in genitxun pare bat gaba. Herri hau xarmangarrixa da ta zeoze desberdiña, ez dau emoten Japoniakua danikan. Meiji garaian (1862-1912) Japonia transformatzen jun zan mendebaldeko influentzian arabera (bai kulturalki ta bai ekonomikoki), horregaitxik herrialdeko zona batzutan estilo desberdiñak nabaritzen dia. Hakodaten adibidez etxe ta eraikuntza batzuk amerikanuak dirudite.

Bi tren balen konekziñua, guria berdia zan, oso aerodinamikua da!

Hakodate-ko portua 

Hasier lagunak itxen jajaja

Jan genduan sushi onena Japonian Hakodate-n izan zan.

Kurtso amaieran ikasliek kalejira itxen dabe beraien pertsonai/pelikula gustokuenaz disfrazatzen, beraiek indako muñeko erraldoia paxiatzen ta iztarrixa lagatzen kantatzen!.

Hakodate-tik Sapporo hirira juan giñan gero. Bati baño gehixaori ezaguna ingo jako izena, hemengo garagarduetako bati izena ematen detza ta. Sapporo beste hiri haundi bat gehixo da Japonian, baña ez dao bape txarto ta egun pare bat pasatzeko politxa ta atsegiña da.

Sapporo-ko garagardo museuan.
Beruaz errefreskatzeko modu onena: mantekaua ta hankak uretan.

Frutia oso gareztixa da Japonian: 2 melokotoi, 2 sagar eta mahats batzuk = 20 euro!

Mario ta Luigi topau genitxun Sapporo-ko zentrotik lasterketak botatzen :)


Irlako beste lekuren bat bisitatzeko asmuakin, Otaru herrira juan giñan. Herrixak dakan kanala gaitxikan herri romantiko moduan promozionatzen dabe (Venecia-n antzera). Hemen albuan hondartza politxa zeuala entzun gendun ta bertara jun giñan kriston eguzkixa zeualako. Hondartzara heldu, eskupañuak ta trajebañuak ipini, ta oiñak uretan busti bezain pronto herrixan tsunamiendako daken alarma moduko bat jotzen hasi zan altabozetatik ta gu susto aurpegixakin dana jaso ta lehenengo tantanekin txiringito batian atertu giñan, 2 segundotan dana grisa ipiñi ta kriston euri zaparradia jauzi zan ta!

Hondartzara heldutakuan, kriston eguraldi onakin :)

2 miñutu beranduo :(

Otaru-ko kanalian.

L - Ipar irlari agur esan ta Tokyo-ra bueltau giñan bertan Japoniako azkenengo 5 egunak pasatzeko. Montzoi garaian etorri bagara bebai, ez dezku euri askorik ein, baina herrialde honetan pasau doun berua ez da normala izan. Tokyon eguzkixa irten bezain pronto izarditxan hasten giñan.

Egun desberdiñetan zihar hirixa bixitatzen juan giñan, auzo desberdiñak ikusiz. Nahiz ta trena ta metrua hartu (metrua ordu kritikuan hartu genduan telebistan ikusten dan moduan pilakatutako bagoietan sartuz), orokorrian pateada serixuak in genitxun goitxik behera toki danetara juateko. 

Ginza kale komertziala, gabaz egunez baño mila aldiz trankilo dau.

Tokyoko jauregi inperialeko zona.

Akihabara, pilla bat elektronika, figureo ta orokorrian friki dendak topau ahal dian auzoa. 

Paradisuan flipatzen.

Senso-ji tenpluan parkeko pagoda izugarrixa zan!

Eskulanak itxeko aukera euki gendun egurrezko txaflakin inprenta tradizionala itxen kurtso baten bitxartez. Super ondo pasau gendun, oso originala eta sekulako esperientzia izan zan. Origami kurtso bat in bihar gendun, baiña kasualidadez, Mika ezagutu gendun hostalian eta ¨kurtso express¨ bat emon zozkun bera zan irlari buruz (Oshima) hitz eitxen genduan bitxartian. Arigato Mika!

Bixok jota fuego egurrezko txaflakin inprenta tradizionala itxen (atzian andereñua bijilatzen).

"Photo finish". Irakasle/Jabia/Pertsonaia/Apasionaua (Hasierren albuan dauan Kanadiarra) pozik zeuan emaitzakin :)

Origamizko kamelia lora (Oshiman tipikua da lora hau) eta kurriloa erakutsi zezkun itxen.

Shibuya auzua Londreseko Piccadilly Circus-an antzekua dala esan leike, horrenbeste neon argi ta dakan anbientiakin. Denda, jatetxe, juerga ta orokorrian jende asko daon zona da, ta hemen topau leike toki danetan ikusten dan zebra bide famatua/kaotikua.

Shibuya auzoko zebra bide kaotikua (atsaldez). Norantza guztixetan doia jendia!

Shibuya auzoko zebra bide kaotikua (gabaz). Hemen ezin izango genduan Eibarren moduan gorrixa daonian pasau!

Shibuya auzoan mordua komertzio ta jatetxe dauz. Udon oso onak hartu genitxun gaba haretan!

Tokyoko alde zaharrera hurbildu giñan (Yanaka), ez dala horren turistikua baña bere xarma dakana. Kaleko merkatuetan galdu ostian Ueno auzo ta parkera jun giñan atsaldia aprobetxatzeko. 


Gizurra badirudi be tenplua erraldoia dan mangladixan erdi erdixan dao. Ura ez da ikusi bez itxen.

Zekulako nenufar-ak zeuazen Ueno parkeko Shinobazu mangladixan.

Victor eta Izumikin gerau giñan egun batian ta sushixa afaldu genduan gure bizitzetaz eguneratzen giñan bitxartian. Bartzelonan bizi giñanetikan ez giñala ikusten, 8 urte azkar esaten diaz!

Victor eta Izumikin afaltzen, arigato goizaimasu and good luck in Mallorca!

Munduko arrain merkatu haundixenian egon giñan (Tsukiji) ta atun subasta famatua ikusteko aukera euki gendun bebai (bakarrik ahal da ikusi atun kongelauen aldia), goizeko 5:30etan hasten dana. 1:30etan jaiki ta oñezian ordubete ein genduan (ez dau metrorik horren goiz) merkatuko kolan hirurak baño lehenau eoteko, egunian 120 pertsona besterik ez dia sartzen eta. Nahiz eta ekintza oso turistikua ez izan, plazak ti-ta batian betetzen dia. Ikuskizun politxa da ta bertako langile batek atunari ta merkatuari buruz azalpen sakon ta oso interesgarria emon zozkun! Urko, zutaz akordau giñan mordua goiz honetan!

Merkatuan bertan zoruan pare dabiz langiliak gora ta behera, zigarrua eskuan ta pale motorizauekin aurrera ta atzera!


Atunen enkantian adituek ondo aztertzen zitxuen pieza danak.

Tsukiji-ko barne merkatua, "al por mayor" bakarrikan saltzen da 5etatik aurrera, ta turistak ikusi bakarrik in ahal dabe 10tatik aurrera.

Hasier Tokyoko dorrian dauen One Piece komikiko atrakziño parkera juan zan bitxartian, Lore hortik zihar hirixa disfrutatzera jun zan (ze erremedio). Tokyoko dorriak Eiffel dorrian antza daka, baiña 13 metro altuau da. Parkia oso ondo montauta zeuan ta oso dibertigarrixa izan zan! ;)


Zojo-ji tenplua, Tokyo tower-a  atzian ta tontolapikua aurrian. 

Hirixan dauzen milaka belietako bat Jizo estatuen artian. Buddha txiki hauek hildako umiak errepresentatzen ditxue.

Tenplutik dorria miresten.

Hasier pirata bat einda One Piece-eko beste bat moduan.

Photo finish-a!

Kamakura herrira jun giñan mendi irteera txiki bat itxera 6 bat kilometrotan zihar, helmuga Kotoku-in ta bertan daon metalezko Budha erraldoia (Daibutsu) izanda. Kaminatia ederra izan zan, ta gañera bidia tenpluz jositxa zeuan.

Bamboo-ak ibileran kerizpe ona emoten zeban.

Buddha kristona da, barrura ta dana sartu giñan zelan eraiki zan ikusi ahal izateko.

Aurpegiko ezaugarrixa.

Japonian geuazela Ane ta Trebi ezkondu zian, argazkixak bakarrikan ikusi bagenitxun bebai nabaritzen zan danok oso ondo pasau zendutela!

Zorionak bikote!


Ba gitxi gora-behera holan juan dia Japoniako abenturak, super ondo pasau dou ta egunen batian bueltauko gara gerau jakuzen beste ehundaka tokixak bixitatzeko. Datozen hurrengo 4 astiak Vietnam-en pasauko ditxugu, ia hemendik hilabetera eo eguneratzen doun bloga.

Sayonara!
Konichiwa!!!!

Hemos pasado cuatro semanas maravillosas en Japón, aquí la ruta y el resumen de nuestras aventuras:



A - Llegamos a Fukuoka desde Japón (3 horas de viaje), ¡en un ferry que iba a toda caña!

Dormimos una noche en Fukuoka y seguido nos fuimos a Hiroshima. Cogimos el Shinkansen (el tren bala) por primera vez. Es una pasada ver cómo llega a la estación, como si estuvieramos en la película de "Blade Runner". El viaje es muy suave y cómodo, aunque se alcancen más de 300 km/h.


Fuimos casi volando con el Shinkansen... ¡fiuuuuuuuuuu!


B - Un día en Hiroshima y ya nos dimos cuenta que esto estaba bastante más globalizado que Corea (o por lo menos nos cruzamos con muchísimos más blancos, ¡jajaja!).

Visitamos los restos que quedaron después de la bomba atómica que EEUU lanzó en 1945 (a final de año murieron alrededor de 140000 personas). Se mantiene en pie uno de los edificios como recuerdo, y allí estuvimos un rato leyendo la historia y reflexionando sobre ello ya que es muy interesante, a la vez que triste.


Hiroshima Prefectural Industrial Promotion Hall, hoy en día se llama la cúpula de la bomba atómica.

Hay carpas y tortugas en cualquier pozo.

Fuimos a visitar un Torii (puerta sintoísta) y el santuario que se encuentra en Miyajima. La puerta se encuentra en el agua y cuando sube la marea parece que está flotando, un lugar mágico. En el pueblo hay ciervos sueltos por las calles, están muy acostumbrados a la gente y es normal darles de comer.

Anduvimos sacando fotos a lo Felix Rodriguez de la Fuente jajaja.

El Torii en Miyajima.

Puntualizando sobre la religión en Japón, comentar que la mayoría son sintoístas, después budistas y finalmente cristianos. Parece ser que muchos de ellos no saben si realmente son sintoístas o budistas, o los dos, por eso determinar los porcentajes es difícil (por ejemplo en la mayoría de los templos la puerta de entrada es sintoísta pero dentro se venera al Buddha). Mientras que el budismo, que se creó en India, se basa en la enseñanza de Buddha, el sintoísmo, que es una religión prehistórica creada en Japón, no tiene como base ningún libro sagrado, creador o canon, creen en los dioses 'Kami' basados en la naturaleza y/o lugares sagrados.

C - Nuestra siguiente residencia por una semana la fijamos en Osaka, desde donde visitamos la ciudad e hicimos varias excursiones a los pueblos de alrededor.

Osaka es la tercera ciudad más grande de Japón con casi 9 millones de habitantes. Nuestro hostal era un lugar bastante especial, situado en una calle pequeña, rodeado de luces rojas y con tatami tradicional para dormir en el suelo... fue una experiencia muy particular (e ideal para romperte la espalda ;P).

Ir vestido con Kimono o Yukata y sandalias de madera es muy común en cualquier sitio en Japón.
Sin darle tregua a nuestros pies como siempre, el primer día nos pateamos la ciudad. Visitamos el castillo y de camino varios templos y santuarios. Para nuestra sorpresa, nos encontramos un mercado de segunda mano y antigüedades japonesas dentro del templo gigante de Shitennoji. Ahí anduvimos los dos en nuestra salsa rebuscando objetos curiosos y haciendo alguna comprita que otra, ¡entre ellas unos kimonos vintage! :)


Lore sumergiéndose en la cultura japonesa.

La campana en el cementerio fuera del templo.

Las tortugas muy relajadas al sol fuera del templo.

Lore estrenando el kimono vintage :)


El castillo de Osaka.

Nos perdimos por la ciudad durante un par de días descubriendo otras zonas igual de interesantes. La zona de Denden Town esta llena de tiendas de electrónica y figureo, donde Hasier paso de una a otra flipando con cada cosa que encontraba. Cerca del hostal estaba la zona ochentera (tanto de diseño como por los locales con máquinas recreativas que había) de Shinsekai, llena de restaurantes y puestos de comida. Allí comimos por ejemplo nuestro primer sushi de Japón. También visitamos de noche la zona famosa de Dotombori, el cual se llena de luces y juerga, para cenar un buen Ramen (uno de los mejores que hemos probado hasta el momento) en un restaurante rodeados de gente extraña y figureo.

La zona retro de Shinsekai.

Encontramos un tanque con morenas en un escaparate por Shinsekai.

Dotombori de noche con las luces y un poco de xirimiri.

En Denden Town Hasier flipó con las tiendas que parecían museos.
Gashapones por doquier.
Si fuera por Hasier, se compraba medio Denden Town.

Desde Osaka fuimos a las ciudades de al rededor.

D - Planeamos medio día para conocer Himeji, pero al final nos pasamos un día entero visitando el castillo y los jardines.


El asombroso castillo de Himeji, característico por su color blanco como la garza.

Como no, aquí también encontramos un templo escondido evitando las zonas turísticas, ¡menudo sitio!

Las carpas abren la boca para que les des de comer, ¡pero si fuera por ellas te comían hasta la mano!

El tamaño de las carpas en comparación con la mano de Hasier, ¡son gigantes!

Al castillo le pusieron el nombre por el color blanco las garzas que rondan los alrededores. ¡Jurassic Park!

Momento Zen en los preciosos jardines.

Bonito efecto espejo en el agua.

Para entonces ya habíamos catado varias delicatessen japonesas: sopa ramen, gyozas, sopa con udon noodles (noodles hechos a mano in situ mmmhhh), takoyaki (fritos con pulpo típicos en Osaka), dulces, etc.

Comiendo takoyakis, ¡Hasier se quemó toda la boca de lo calientes que estaban!

Nuestro primer sushi.

Udon noodles (con tofu frito) hechos a mano in situ,  ¡y a Lore le tocó la esquina mmmhhh...!

El 7eleven parecía nuestra segunda casa, ¡y ya habíamos probado todos los dulces que vendían! :P



E - En un santiamén nos plantamos en Kobe con el tren bala. A 10 minutos de la estación se encuentra una cascada de 45 metros entre otros más pequeñitos. Como no, nos salimos del camino y nos encontramos un templo precioso donde para nuestra sorpresa, nos encontramos un jabalí (tuvimos momento National Geographic de nuevo, jajaja).


Cascada de Nunobiki.

Como Felix Rodriguez de la Fuente sumergiéndose en la naturaleza.

¡Eli e Isaac esta para vosotros! Hay gatos por todos lados y cada vez que vemos uno nos acordamos de vosotros y Tirma :).

Monje haciendo ritual en el templo (más bien parece que está espantando moscas, jajaja).

La carne de ternera de Kobe es famosa en todo el mundo. Se cree que tratan los terneros de lujo, con musica, masajes, etc. Leímos sobre el tema y parece ser que esto no es del todo cierto, pero si que es verdad que la carne es de suprema calidad y su precio lo justifica. Nosotros comimos una hamburguesa y la verdad es que estaba muy rica, digna de comparación con el Euskolabel ;).



F - Otra de las ciudades que visitamos fue Okayama, a una hora de tren. No tiene nada de especial a parte del castillo y el paraje que lo rodea, pero bueno, allí anduvimos paseando. 

G - Durante un tiempo, Nara fue capital de Japón, por ello está cosido de templos y santuarios. Lo más interesante de esta ciudad (a la vez que turístico) es el templo Todai ji donde se encuentra el Great Buddha (Daibutsu). La foto no le hace justicia al tamaño, pero para hacerse una idea, ¡cada dedo mide un metro y medio!

La zona y el parque que rodea el templo está llena de ciervos (parece ser que se consideran mensajeros de Dios), y como en Mijayima están muy acostumbrados a la gente, hasta hacen una reverencia para que les des de comer y dar las gracias como cualquier japonés ;).

Que majos los ciervos :)

El parque de Nara es muy verde.

¡Menudos cuernos!

Uno de los guardas (Agyo) a la entrada del templo, ¡son gigantes!

A la entrada del templo Todai-ji, entre otros tantos turistas.

¡Daibutsu es enorme!

Las farolas antiguas marcando el camino.

Pagoda de 5 pisos.


H - La última zona que visitamos desde Osaka, fue la ciudad de Wakayama, bueno más bien el templo (Kimiidera) de un pueblo de al lado. Aquí se encuentra el Buddha de pie más grande de Japón, ¡12 metros de altura y 42 brazos!


Parecíamos Indiana Jones.

Hasier al lado de este Buddha parece pequeño.

Los detalles en la cabeza son una pasada.

Nuestro siguiente centro de operaciones fue Kyoto, donde pasamos una semana viviendo en nuestro apartamentito. Nos gustó mucho la ciudad, sobre todo porque aunque es una ciudad grande, todavía mantiene barrios tradicionales con sus calles pequeñas y comercios locales, y también porque el río (Kamo) que cruza la ciudad y los parques, dan la oportunidad de pasear estando en la urbe. A parte de eso, y aunque no sea tarea fácil, andábamos cruzando los dedos a ver si veíamos alguna Geisha en el distrito Gion, ¡y finalmente pudimos ver 4 de ellas! Es impresionante verlas con sus trajes, maquillaje y ornamentos en el pelo, ¡como en las películas! Como no está bien visto sacarles fotos (sin permiso) no las vamos a compartir ;P.

A la entrada del templo en Kyoto, la estructura de madera más grande en Japón.

Kyoto tower.

El río romántico en el barrio donde estaba nuestro apartamento.

Estuvimos en el bosque de bambú en Arashiyama, lleno de turistas, pero la verdad es que mereció la pena. También visitamos el parque de macacos de Iwatayama, donde se encuentran en su habitat natural. Es la única especie de monos que existe en Japón.

En este barrio quisimos experimentar el onsen, baños termales japoneses donde solo se puede entrar desnudo y con una toallita de mano. ¡Fue una experiencia increíble! El agua termal en este onsen viene de un agujero a 1200 metros de profundidad. Las aguas de cada onsen contienen minerales con diferentes propiedades y normalmente hay dos áreas, masculino y femenino, y por eso disfrutamos de esta experiencia relajante de manera separada. Y después, como no podía ser de otro modo, con todo el relax, pues comimos un buen ramen y un omurice (una especie de tortilla rellena de arroz).


El bosque de bambú.

El macaco muy relajado con el masajito.

¡Son rápidos los macacos!

El pequeñito esperando a su mamá.

La mirada penetrante de este macaco cautivó la cámara.

Ramen de cerdo con uzumakis, después del onsen entró de cine... mmmhhh

Desde Kyoto hicimos una excursión a la ciudad moderna de Nagoya. Con el calor que hacía no hacíamos más que buscar aire acondicionado, ¡puaf!


Fuera del castillo de Nagoya.

Para ser un buen ciudadano de Kyoto tienes que andar en bici, así que alquilamos una para ir a ver Fushimi Inari Taisha, lugar sagrado donde hay más de 10000 puertas Torii. Dando una vuelta por el río nos acercamos a ver a John y Sasha, familiares de nuestros amigos Jo y Matt (¡John lleva 32 años viviendo en Japón!). Comimos en Foodelica, su cafetería, y compartimos muchas historias. John es muy interesante, ha vivido y trabajado en muchos sitios, entre ellos como redactor de Lonely Planet, fotógrafo profesional y crítico gastronómico (hoy en día lleva foodiesgolocal.com). Antes de cenar, John se acercó a nuestra zona y paseando nos enseñó cosas curiosas como por ejemplo, que nuestro barrio era zona de Yakuzas (gangsters japoneses). Días antes habíamos visto un coche antidisturbios, y ahí entendimos el por qué. Luego cenamos los cuatro juntos, ¡que bien lo pasamos y que risas echamos!


En esta zona sagrada hay más de 10000 Toriis, ¡una pasada!

Alquilamos bicicletas para andar por Kyoto, ¡menuda sudada nos pegamos con el calor que hacía! :)

Comimos en Foodelica. La comida estaba deliciosa, thank you Sasha!

Thank you very much John & Sasha! It was lovely meeting you!

I - La siguiente aventura, y de verdad aventura, fue subir el monte Fuji (3770m). Salimos pronto de Kyoto y viajamos a Tokyo para coger un bus que nos llevara a la quinta estación a unos 2300 metros, con la intención de subir de noche y ver el amanecer desde la cima. Sabíamos que la subida nos llevaría unas 5-7 horas, pero en el centro de información de la base nos dijeron que tardaríamos más bien 8-9 (probablemente nos vieron cara de pringaos), así que nos aconsejaron que saliésemos hacia las 20:30 para poder ver el amanecer a las 4:23 de la mañana. Seguimos su consejo y con nuestras linternas, barritas energéticas y capas y capas de ropa, nos pusimos en marcha. Debíamos de estar muy en forma y motivados, porque hicimos cima en 6 horas, ¡a las 2:30 de la mañana! A casi 4000 metros de altura a las 2:30 de la mañana hace un frío que es difícil de describir, y encima tener que esperar un par de horas quietos, el tiempo se nos hizo eterno...¡puf! A pesar del frío, la sonrisa no nos la quitó nadie y nos echamos unas risas (pudo ser el delirio jajaja), y las vistas fueron impresionantes :).

Aclimatándonos en la quinta estación.

Hasier probándose las chancletas para la vuelta jajaja.

La puesta de sol desde la quinta estación antes de empezar la subida.

Poco a poco subiendo a la cima.

Una puerta Torii a la luz de la luna.

¡Qué frío!

La gente subiendo la cima, ya tarde para el amanecer.

El amanecer desde la cima del Fuji, ¡sobrecogedor!

Hicimos la bajada con Alex, it was great meeting you!

Ruta de la subida y bajada del Fuji hasta que la batería hizo caput.


J - Seguido, cogimos otro tren bala, y sin dormir, viajamos a la isla del norte de Japón, Hokkaido. ¡Nos cruzamos la mitad de la isla en 4 horas de lo rápido que va! Hicimos un par de noches en la ciudad de Hakodate, ciudad acogedora y diferente a las demás ciudad de Japón que habíamos visitado, ya que más bien no parece que es japonesa. En la era Meiji (1862-1912), Japón se fue transformando con influencias del oeste tanto culturalmente como económicamente, y por ello muchos edificios/casas tienen estilo Europeo/Americano.

Dos trenes bala conectados, el nuestro a Hokkaido era el verde, ¡muy aerodinámico!

El puerto en Hakodate.

Hasier haciendo amigos jajaja.

El mejor sushi que comimos en Japón fue en Hakodate.

En el fin de curso los alumnos hacen pasacalles disfrazándose y paseando las figuras gigantes (hechas por ellos) de sus personajes/películas favoritos mientras se dejan la garganta cantando.

Desde Hakodate fuimos un poco más al norte, a Sapporo. A más de uno le sonara el nombre, ya que da nombre a la marca de la conocida cerveza japonesa. Sapporo es una ciudad más pero no está nada mal ya que es agradable y bonita para pasar un par de días.


En el museo de cerveza de Sapporo.
La mejor manera de refrescarse con el calorazo: heladito con los pies en remojo.

La fruta es carísima en Japón: 2 melocotones, 2 manzanas y un puñado de uvas = ¡20 euros!

Encontramos a Mario y a Luigi echando unas carreras por las calles de Sapporo :)

Con la intención de ver alguna otra zona de la isla, fuimos a Otaru. El pueblo tiene un canal que le da un toque romántico, y así lo promocionan, similar a Venecia. Oímos que cerca había una playa bonita, y fuimos a darnos un chapuzón con el buen tiempo. Fue llegar, echar las toallas, sacar el bikini a lucir, poner los pies en remojo, y de repente sonó una alarma en todo el pueblo, cual aviso de tsunami, que con la cara de susto que se nos quedó, recogimos todo y fuimos en busca de refugio bajo el toldo de un chiringuito. En 2 segundos se puso negro, ¡y cayó la de San Quintín!

Llegada a la playa con el tiempazo :)

2 minutos después :(

En el canal de Otaru.

L - Dijimos adiós a la isla del norte y volvimos a Tokyo a pasar los últimos 5 días. Aunque hayamos estado en Japón en época de monzón, no nos ha llovido casi nada, pero el calor que hemos pasada en este país, ¡no ha sido normal! Salir a la calle a las 8 de la mañana en Tokyo, y ya sudando la gota gorda.

Durante estos días visitamos diferentes zonas de la ciudad, y aunque cogiéramos el tren y el metro (como se ve en la tele, a hora punta como sardinas en lata jajaja), en general nos dimos unas buenas pateadas.

La zona de compras de Ginza, de noche bastante más tranquilo que de día.

La zona del palacio imperial.

Akihabara, mucha electrónica, figureo y en general lleno de tiendas friquis. 

Flipando en el paraíso.

¡La pagoda del templo de Senso-ji es increíble!

Nos apuntamos a un curso de impresión tradicional japonesa mediante bloques de madera. Nos lo pasamos super bien, fue muy original y una experiencia enriquecedora. También íbamos a hacer un curso de origami, pero por casualidad conocimos a Mika en el hostal, y nos dio un ¨curso express¨ mientras charlábamos sobre su isla (Oshima). ¡Arigato Mika!


Los dos trabajando duro imprimiendo con los bloques de madera (vigilados por la profesora).

"Photo finish". El profesor/dueño/personaje/apasionado (el señor canadiense al lado de Hasier) estaba contento con nuestro resultado :)

Mika nos enseñó a hacer una camelia (flor típica de Oshima) y una grulla de origami.

Se puede decir que la zona de Shibuya es como el Piccadilly Circus de Londres, lleno de luces de neon y ambiente acelerado. Está lleno de tiendas, restaurantes, juerga y en general de gente. Aquí esta el famoso/caótico paso de cebras.

El paso de cebras de Shibuya de tarde. ¡La gente va en todas direcciones!

El paso de cebras de Shibuya de noche. ¡Aquí no podríamos pasar en rojo como hacemos los de Eibar!

En uno de los restaurantes en Shibuya comimos udon noodles muy ricos.

Nos acercamos a la zona vieja de Tokyo, Yanaka. No es muy turístico pero tiene su atractivo. Después de perdernos por el mercado callejero, acabamos en la zona de Ueno y su parque.


Aunque no parezca en la foto, el templo está en la mitad del manglar gigante. El agua no se ve a menos que te acerques.

Los nenúfares son super grandes.

Uno de los días quedamos con Victor e Izumi para cenar sushi y ponernos al día. No nos veíamos desde cuando vivíamos en Barcelona, ¡8 años se dicen pronto!

Cenando con Victor e Izumi, arigato goizaimasu and good luck in Mallorca!

En Tokyo se encuentra el mercado de pescado mas grande del mundo, Tsukiji, y fuimos a ver la famosa subasta de atunes (solo dejan ver la parte de los atunes congelados) que empieza a las 5:30 de la mañana. Nos levantamos a la 1:30 y caminamos durante una hora (no hay metro tan pronto a la mañana) para llegar antes de las tres al lugar y conseguir plaza, ya que solo conceden 120 entradas al día. Aunque no es una actividad muy turística, las plazas vuelan. El espectáculo es bonito, uno de los pujantes nos explicó con detalle todo sobre el atún y la subasta, ¡muy interesante! Urko, nos acordamos de ti todo el rato.

En el mercado los operarios trabajan como locos arriba y abajo, cigarro en mano y con los pallets motorizados.


Los pujantes revisan bien los atunes congelados.

El mercado interno de Tsukiji donde solo se vende al por mayor a partir de las 5 de la mañana. Los turistas solo pueden mirar a partir de las 10 de la mañana.

Hasier estuvo en el parque de atracciones del cómic One Piece que se encuentra en el Tokyo Tower. De mientras Lore disfrutó de la ciudad (que remedio ;)). La torre se parece a la torre Eiffel, pero es 13 metros más alta. ¡El parque de atracciones está muy bien montado y es muy divertido! :)


El templo Zojo-ji, el Tokyo tower detrás y el ganso delante.

Uno de los miles de cuervos que viven en la ciudad entre estatuillas Jizo. Estos pequeños Buddhas representan niños fallecidos.

Admirando la torre desde el templo.

Hasier hecho todo un pirata, como uno más de One Piece.

¡Photo finish!

Como excursión de día fuimos a Kamakura. Hicimos una pequeña caminata de 6 kilómetros hasta llegar a Kotoku-in y el Buddha gigante (Daibutsu) de metal que allí se encuentra. La caminata fue preciosa y cosida de templos por el camino.

El Bambú ofrecía sombra por el camino.

El Buddha es tan enorme que entramos dentro para poder ver como se había construido.

El detalle de la cara.

Mientras hemos estado en Japón Ane y Trebi se han casado, aunque solo hemos visto algunas de las fotos, ¡se ve que os lo pasasteis genial!
Zorionak bikote!

Pues así han ido más o menos las aventuras en Japón. Nos lo hemos pasado super bien y seguro que algún día volveremos. Las siguientes 4 semanas las pasaremos en Vietnam, ya actualizaremos el blog al final.

Sayonara!

Comentarios

  1. Menudas aventuras!!! Una pasada! con ganas del siguiente post :)

    ResponderEliminar
  2. Kriston argazki politxak! Segi disfrutatzen bikote! Patxo bat! :)

    ResponderEliminar
  3. Makeau! Japonia beste planeta bat dala ezin leike ukatu.
    Ta songoku? where is songoku!!?

    Golfos!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Komentarixuak hemen: