Vietnam

Xin chào!

Ixa 4 aste in douz Vietnamen, iparraldetik hegoaldera bidaiatzen ta leku mordua arakatzen. Hementxe doiaz gure ruta ta abenturen laburpena:



A - Japonia ordenatutik Vietnameko Hanoi kaotikora in gendun hegan. Hanoiek 7.6 milioi biztanle dakaz eta gutxi gora-behera 4 milioi motor! Hostalera heldu bezain pronto, kalera bajau ta kulturan murgiltzen hasi giñan. Kale izkiñan zeuan janari postu bateko mahaixan jarri (plastikozko mahai ta banketak baju bajuak zitxuna) ta Van Than noodle (noodle-ak ditxuen gamba eta txanpixekin indako arraultz zopa) probau gendun bertakuen artian. Zelako ondo sartu zan horrenbeste orduko bidaia in ta gero!

3 egun pasau genitxun Hanoien, ta egixa esanda nahikuak izan zian hiri hontako bizimodua ta leku interesgarrixak ikusteko. Alde zaharrian gehixenbat, baiña orokorrian Hanoien, kaliak desastre bat diaz. Motorrak (5 pertsonekin ta dana ikusi douz batzuk!) ta kotxiak zoruan pare dabiz bizikleta ta jendian artian. Espaloiak baldin badauz be, motor aparkauekin ta janari/denden postuekin dauz guztiz okupauta, horregaitxikan karreteratikan juan bihar zara. Pare bat semaforo ikusi genitxun funtzionatzen, baiña normalena da edozein tokitan ta modutan alde batetik bestera pasatzia.

Zenbat motor dabizen Hanoi-en!
Hanoi zentruan laku bat dau ta erdixan tenplu bat. Ondo jan zezkuen moskituek atsalde horretan.
Literaturan tenplua 1070. urtian sortu zan. Vietnameko lehenengo unibertsitate nazionala izan zan ta confucianismua praktikatzen zan bertan. Juan ta 5 miñutura zekulako txaparradia jauzi jakun!
Hoa Lo kartzela bisitau gendun. Kolono frantzesek erabili zuten preso politikuentzat hasiera batian, eta gerotxuo Viet Cong-ak ta ipar Vietnamek erabili zeban Vietnameko gerrako presoentzat. 


Hanoi-tik Sapara jun giñan gabeko bus batian, hurrengo egunian 3 eguneko trekking-a in ta bertako tribu minoritarixuekin egoteko. Hau guztixa Sapa O'Chau agentziakin antolatu genduan, hauek Hmong tribuko emakumiak baitira eta irabaziak bertako umien bizimodua hobetzeko erabiltzen dutelako. Tribu hauen emakumien bizitza gogorra da, beraien familixek erabakitzen dabe zeiñekin ezkondu bihar diazen, eta behin ezkonduta gizonantzat ta familixantzat bizi diaz. Ume asko eukitzen ditxue normalian, holan klan-aren jarraipena zihurtatzen dabe. Gaur egun gauzak pixkanaka aldatzen doiaz ta emakume hauen bizitza eraldatzen ari da, baña berdin berdin lan gogor ta neketsuak jarraitzen ditxue itxen egunero: egun osuan zihar lana in (imaginau gurekin zetozenak egunero mendixan oñezian 20 km itxen zitxuela), erropak in ta josi, janarixa prestau familixandako, etxia txukun euki ta umiak ta animalixak zaindu... etab.



Lehenengo egunian Hmong tribuko emakumiak ezagutu genitxun ta bertako familixa baten etxian in genduan lo 16 kilometroko ibilaldixa in ta gero.  Lore oso interesauta zeuan Hmong emakumiak ezagunak diazelako euren joste ta bordatuen trebetasunagaitxikan. Emakumiak beltzez janzten diaz eurek tindatutako ohialekin (indigo landaria erabiltzen dabe beltz koloria lortzeko).


Sapako paisai berdiak eta arroz landak, ibilaldiko bistak izugarri politxak dia!
Gure Hmong gida Sy, ta Simon eta Claire-ekin in gendun 3 eguneko trekking-a. Un placer haberos conocido chicos!


Eskailera forma mantenduz arroz-sorotan ura maila danetan bardin mantentzia lortzen dabe.


Sapa-ko umiek edozerrekin dakite ondo pasatzen :)


Hmong emakumia telak sortzen, zelako trebetasuna zekan.


Sy-k Sapa buruzko milaka gauza kontau zezkun, berak bebai eskuak beltzak zitxun ohialak tindatziana.


Familixa baten etxian in genduan lo, ta bertako umetxuak kamariakin flipauta gerau zian jajaja


Familixiakin afaltzen. Beste familia holandes batekin bebai egon giñan gaba haretan, Simon ta Claire-ez aparte, oso majuak danak :). Ederto jan genduan ta pixkat danetikan in bazezkuen bebai, Sapan, gosaltzeko, bazkaltzeko ta afaltzeko menu iguala dake: arroza, oilaskua edo txarrixa barazkixekin, udaberri biribilkia, banbua ta chili pikantia.


Familixako umetxuak arratoi bat arrapau ta jostailu moduan erabili zeban, soka batekin hankatik oratuta gora ta bera zebilen arratoi kotxaua mariatzen jajaja

Bigarren egunian Giay tribu minoritarixua ezagutu gendun (gure gidarixa Sy tribu honetakua zan). 18 bat kilometro in ta gero Tay tribuan herrira heldu ta bertako familixa baten etxian in gendun lo.




Familixa danek dake bufaluak ta normalian umiek zaintzen ditxuez, txintxo txintxuak diaz ta :)


Trekking-an zihar neskatxuak gehitzen zian gure txangora ta lokatzezko zati txarrenetatik pasatzen laguntzen zezkuen (gero souvenir-ak erosteko eskatzen zezkuen bebai, zaila zan ezetz esatia :S)


Arrozaz aparte garixa bebai landatzen da Sapan baiña hau orokorrian animalixendako janarixa izaten da.


Oso ondo sartzen zan eguneroko menua ibilaldixak in ta gero.

Ta azkekengo egunian 8 kilometroko ibilaldixa in gendun Red Dao tribu minoritarixuan herriraino 
(hauek zapi gorrixa dake buruan eta ulia gorriz margotzen dabe), ta ur jauzi batian bañito bat hartu gendun.


Vietnameko andamixuak orokorrian banbuez inda dauz, ez jakuzen oso seguruak iruditzen.


Herrixetako familixek ez dakate errekurtso askorik ta nahiko pobriak dia. Oso nabarmena da umietan, nagusixen lana ta dana itxen dutelako.


Azkenengo egunian eguzkixakin bailarak oso politxak ikusten zian.


Bufalua baiñitua hartzen oso gustora zeuan.

Arratsaldez busa hartu ta Halong City-ra jun giñan bertan dauzen ehundaka irlatxuak kostatik ikusteko. Izugarrixa da! Cat Ba irlara in genduan salto ferryxan (portuan vietnamita pilluak gurekin argazkixak atara zitxuen, famatuak izango bagiñan moduan, jajaja!).



Halong City-ko pasiutikan arrantzarako itsasontzi mordua ikusten zian.



Halong Bay-ko bistak Poema menditik.

Cat Ba-n pare bat egun pasau genitxun, ta hoietako egun batian eskurziño bat in genduan, guztira 17 pertsonako grupo batian. Oso jende jatorra ezagutu genduan ta kriston gustora eon giñan!. Itsasontzixan urten giñan goixian goiz ta Halong Bay-tik egon giñan egun osuan bueltaka. Bertako uretan 14000 pertsona bizi diaz ta danak arrantzan inguruan itxen dabe lan. Hondartza galdu batera in gendun igeri itsasontzitik salto itxen, ta gero kayakian ibili giñan ta dana, egun konpletua!


Cat Ba deskubritzen, hondartzaruntz juteko bidiak izugarrizko bistak zitxun (zelan ez, honek be saltua merezi zeban :))

Diana eta Collin ezagutu genduzen hondartzan ta eurekin pasau genitxun atsalde ta gabak Cat Ba-n egon giñan bitxartian. It was lovely to meet you guys!


Ilunabarra ikusi gendun gerrak utzitako fuerte batetikan, zelako politxa zeuan...



Uretan bizi diazenak trebetasun haundixa dake arraunekin.


Uretan bizi dian familia batzuek arrain-haztegi modukuak zitxuen, gero arraina merkatuan saltzeko. 


Han ibili giñan jauzteko zorixan! jajaja


Ematen dau domino moduan laister jauziko dala jajaja


Kayakian ibili giñan irlen zihar pare bat kobatik pasatzen. Nagore ta Jokin, zuetaz gogoratu giñan Landetan kriston ibilialdia in gendualako! jajaja


Salto!!!


Kapitaiña edo mariñela?


Itsasontzian juan giñan tropa internazionala (Irlanda, Australia, Austria, Belgika, Suitza ta Holanda) ta gure gida, Cat Ba irlakua zana.

Cat Ba irlatik Ninh Binh herrira mugitxu giñan autobusian. Herri honetan pare bat kobazulo ta mendi politxak dauz bisitatzeko moduan, famatuak dian kanalez aparte. Egun osuan zihar ibili giñan gora ta behera paisajietaz disfrutatzen.



Indiana Jones pelikulan egongo bagiñan moduan, Tam Coc-en.
Zelako paisaia, Bich Dong pagodatik tenpluak bisitau ta tontorra in ostian!



Goazen lagunok, amets batian!


Mua kobazuloetako onena, tontorreko tenplura igotzia izan zan.


Holan bidaiatu gendun Vietnametik zihar, ohiak ditxuen gabeko autobusetan :).

Phong Nha Ke Bang parke naturalera gerturatu giñan gero mendi pixkaten bila. Hementxe, oin dala gutxi, munduko kobazulo haundixena topau zeben ta beste hainbat kobazulo bixitau ahal diaz bebai. Tour garestixak ekiditzen, bixok bizikleta bana alkilau ta 65 kilometroko ruta in gendun junglatik pare bat kobazulo bisitatzeko. Dark Cave kobazuluan lokatzezko baiñu on bat ta dana hartu genduan koba sakonian igeri ta espelologia pixkat in ostian. Egun amaierarako lehertuta geunden horrenbeste bizikleta, igeri ta salto ostian, baña guztiz merezitxako ruta politxa in genduan


Bigarren egunian bebai bizikleta hartu ta 10 kilometro in ostian lorategi botanikuetara jun giñan pare bat ur jauzitan baiñatzeko ta basotik oñezko ruta txiki bat itxeko.


Bizikletakin 65 bat km in gendun gora ta behera parkian zihar, profesionalak moduan :)

Parkian gabaz itxen zan bitxartian (jende gutxi geratzen zan ta gure bizikletekin ez gendun itxen zarata askorikan) tximino familixa bat, sugegorri bat ta hainbat intsektu arraro ikusi genitxun.


Paradise Cave koba izugarrixa da, kilometrotxo bat in ahal da oñezian barrualdetikan, baiña berez 31 km-ko luzera daka!

Jardin botanikuan egon giñan bebai, basotik trekking txiki bat itxen. Hesi batez babesturako erdi-libre dauzen Makakuei argazki bat ateratzian batek Hasier erasotzen saiatu zan, zelako sustua!

Basua sakona ta humela zan.

Lehenengo ur jauzixan Tarzan moduan ibili giñan, jajaja (Vietnameko kuadrila horri gure saltuak gustau jakozen :)).


Bigarren ur jauzixan beste bañito bat, oinguan bizkarreko masajiakin.

Trekking-a jarraitzeko ur jauzitik igo bihar izan giñan.

Phong Nha-tik Hue-ra mugitxu giñan. Hue, 1802an Vietnameko hiriburua bihurtu zan, iparraldia ta hegoaldia berriro bat izateko asmuakin, ta horregaitxik hiri honek Vietnameko herrialdian historixan garrantzi haundixa euki dau. Hue-tik Hoi An-era eskursiño baten bitxartez jun giñan, nun oso bista politxak zitxun karretera zahar batetikan in genduan ibilaldia, ta beste gauza batzuen artian marmolezko mendi bat bixitau genduan. Ordu beteko pasiua in gendun bertako pagoda ta tenpluak miresten. Hoi An herri bera oso politxa da, batzuek Vietnameko herririk politxena dala esaten dabe, ta egixa esanda bere xarma daka. Gabaz herri osuan zihar dauzen faroltxo danek kolore bizi ta toke romantikua emoten dotze herrixari. 


Argazki honek guretako Vietnam irudikatzen dau: zikinkerixak ingurugiruakin bat einda :(

Hiri imperialan kanpuan gerrako tanke ta abioi desberdiñak ikusi ahal diaz, nahikua inpresionatzen dau egixa esan.

Pelikuletan moduan.

Hiri imperialan barruan dauzen eraikuntza ta hondarrek itxura hau dake, Indiana Jones estiluan ;).

Edifizio desberdiñetarako atiak holakuak diaz, ezaugarri desberdiñez beteta.

Huen, 12m-ko Thien Mu pagodara heltzen tenplu txikixak topau genduzen, gehixenak hutsik. 

Tu Duc enperadorian hilerrixa bisitau gendun, berez gorpua ez dau hemen, eta iñork ez daki nun dauan lurperatuta, ez bera ez bere altxorra.

Hue-tik Hoi An-era Van Pass karreteratik jun giñan. Itsaso hertzetik doian karretera ederra da.

Bixitau genduan marmolezko mendixan (Water mountain) zeuan kriston eskulturia.

Mendixan zeuazen tenpluak oso politxak zian.

Vietnameko zona bakoitzeko garagarduak probau genitxun, hona hemen Hoi An zonako Larue garagardua.

2 hilabete ta gero bazan garaia arratsalde oso bat gustora hondartzan pasatzeko. Frisbixakin jolasten ta ur azpixan argazkixak ataratzen ibili giñan, zelako ondo!

Hoi An-en turista vietnamitek erropa tradizionalak alkilatzen dabez ta oso guapak makilatzen diaz.

Hoi An gabaz kolorezko farolaz betetzen da.

22 orduko autobusa hartu biharrian, hegazkiñez erabaki gendun Ho Chi Mihn City-ra (edo lehen deitzen zan moduan, Saigon) juatia. Bertan 2 egun pasau genitxun hiria ezagutzen baña aparteko ezebe ez itxen; pasiuetaz aparte, ondo jan eta gehixenbat hurrengo herrialdetako planak erabakitzen pasau genduan denbora. Cambodia-ra bisita atzeratzia pentsau ta bitxartian Singapur ta Malasia esploratzia erabaki gendun.


Ho Chi Minh hiriko kale honetan zeuan gure hostala. Bui Vien kalia famatua da, motxileruen kalia deitzen dotze ta kriston juergia dau gabero.

Vietnameko gerran museuan egon giñan, oso interesgarrixa baiña gogorra da aldi berian. Bertan erakusten diazen ehundaka argazkixen artian oso esplizituak diazen asko dauz.

Vietnam osotik ibili garan bitxartian, denbora guztixan aurkitxu douz kartak hortik zihar botata, bai herri txikixetan ta baitxa hiri haundixenetan bebai.

Hanoi-en bezela, Ho Chi Minh-en motorrak milakaka kontau ahal dia. Hementxe kale normal batian semaforuan zain (gauza arrarua dana, esan biharra dau).


Vietnamen motorraz edo bizikletaz juateko modu desberdiñak dauz.


Mekong delta zona zelan bisitau pentsatzen ibili giñan bebai. Ez genduan nahi antolautako tour batian juan ta ta benetako esperientzia bat bizi nahi genduanez, autobus pare batzuk hartu ta Can Tho hirixan plantau giñan. Bertan munduko ur gaiñeko merkaturik haundixena (Cai Ran) topau leike, baiña gaur egun nahiko txarto, zikiñ ta, gauza askotanm turistentzat prestatuta daola irakurri gendun. Saigon-eko hostalian Monica ezagutu gendun ta berakin barriketan in ostian hau baieztatu zezkun (berak antolautako tour bat in zeban ta ziaro damututa zeuan). 

Itxuraz, alboko Phong Dien herri txikixan zeuan ur gaiñeko merkatu txiki bat oindiño nahiko "benetako" mantentzen zala irakurri genduan, ta holan ba, pare bat moto-taxi hartu ta alboko Phong Dien herrira mugitxu giñan, bertan zeuan hostal bakarrian gaba pasatzeko. Herrixan txuri bakarrak gu giñan ta igartzen zan jendian erreakziñuagaitxikan, estraterrestriak izango bagiñan moduan begiratzen zezkuen eta, jajaja.


Goixeko 5:30ak, egun sentia Phong Dien herrixan. Argazkixak ez daka iñungo aldaketarik, zerua moraua zeuan!

Ur-gañeko merkatu txikixa, baina benetazkua.

Hasier kulturan murgilduta.

Txalupen mekanikuek seguro lan asko dakela hemen. Hau beraien taillerra.

Merkatura frutia saltzera zoian andria.

Andra maja honek gure txalupa eruan zeban, selfie-a atara ta flipauta zeuan beran aurpegixa pantailan ikustian.

Moto-taxi-xan.

Cai Ran-eko merkatuan igelak zeuazen salgai, bizirik alde batian ta hilda bestian :S.

Vietnameko merkatuko usaiñak: martorri (cilantro), zitronela, frutia... etab. 

Berriro Saigon-era bueltau giñan Vietnam-eri agur ta hurrengo herrialdiari kaixo esateko. Singapur ta Malasia ostian ikusten gara!




Posta amaitzeko Vietnamen ikusi ditxugun animalixetako batzuen argazkixak konpartiduko ditxugu, pillua gustau jakuzelako:


Hau bai hau txarri vietnamita jatorra!


Poema mendixan topau genduan, zain zeuan ia jaten ematen genion.

Kobazulotan guri beira zeuazen... gure odola xurrupatzeko zain!

Hauek ez dia plastikozko ahatiak!

Matxinsalto erraldoi honek gure eskuan tamaña zekan! 


Makil forma dakan intsektua, bizikletan gindoiazela topau genduan!

Sorgin orratzak toki danetan topau douz.

Igelek oso soiñu arrarua itxen zeben!

Hurrengo kapituluetan animali gehixo!

Xin chào!

Hemos pasado las casi últimas 4 semanas recorriendo y descubriendo Vietnam de Norte a Sur. A continuación la ruta y resumen de nuestras aventuras:



A - Del Japón ordenado volamos al caótico Hanoi de Vietnam. Hanoi tiene 7.6 millones de habitantes, ¡y más o menos 4 millones de motos! Tan pronto llegamos al hostal bajamos a la calle y ya comenzamos a sumergirnos en la cultura. Nos sentamos en las banquetas de plástico (muy bajitas) de un puesto de comida en la esquina de la calle y comimos Van Than noodle (sopa hecha con gambas y champis con noodles de huevo) entre los de aquí. ¡Qué bien entró después de tantas horas de viaje!

Pasamos 3 días en Hanoi, y la verdad es que fueron más que suficientes para ver el modo de vida y los lugares interesantes de aquí. Sobre todo en la parte vieja, pero en general en todo Hanoi, las calles son un desastre. Las motos (¡hemos visto hasta 5 personas en una moto!) y los coches van como locos entre bicis y gente. Las aceras, aunque existen, están completamente ocupadas con motos aparcadas y puestos de comida o tiendas, así que la gente tiene que ir andando por la carretera. Vimos un par de semáforos funcionando, pero lo normal es pasar de un lado a otro, en cualquier sitio y de cualquier modo.


¡Qué de motos por Hanoi!
En el centro de Hanoi hay un lago con un templo en la mitad. Nos comieron a gusto los mosquitos aquella tarde.
Visitamos el templo de literatura (primera universidad nacional vietnamita creada en 1070, dedicada al confucianismo), ¡y a los cinco minutos  nos cayó un chaparrón de espanto!
La carcel Hoa Lo fue inicialmente utilizada por los colonos franceses para los prisioneros políticos y después por el Viet Cong y Vietnam del norte los prisioneros de guerra americanos. 

De Hanoi viajamos en bus nocturno a Sapa, para hacer un trekking de 3 días y vivir con diferentes tribus minoritarias. Lo organizamos con la agencia Sapa O'Chau ya que lo llevan mujeres de la tribu Hmong y los beneficios van destinados a mejorar las aldeas, construir escuelas y facilitar la vida de los niños de esta tribu. Las
 mujeres de estas tribus tienen una vida muy dura, sus familias deciden con quien se tienen que casar, y una vez casadas viven por y para sus maridos. Normalmente tienen mucho hijos ya que así aseguran la continuidad de su clan. Hoy en día las cosas han cambiado un poco para ellas pero aún así siguen haciendo trabajos muy cansinos y duros diariamente: trabajar durante el día (imaginad que los que venían con nosotros al monte caminaban 20 km diarios), hacer y coser la ropa, hacer las comidas para la familia, mantener las casas y sus hijos además de cuidar del ganado... etc.


El primer día conocimos las mujeres de la tribu Hmong y dormimos en casa de una familia después de hacer una caminata de 16 kilómetros. Lore estaba muy interesada en las mujeres Hmong ya que son conocidas por la habilidad que tienen en la costura y en el bordado. Las mujeres visten de negro con telas que tiñen ellas mismas (utilizan la planta indigo para conseguir el color negro).





Los paisajes verdes y los arrozales de Sapa que se ven durante todas las caminatas, ¡qué pasada!
Hicimos las travesías con nuestra guía Hmong Sy, Simon y Claire. Un placer haberos conocido chicos! 


Manteniendo las formas escalonadas en los arrozales aseguran un nivel de agua equilibrado en todos ellos.


Los niños de Sapa se divierten con cualquier cosa :)


Las mujeres Hmong creando telas, menuda maña que tienen.


Sy nos contó miles de cosas de Sapa, ella también tenía las manos negras de teñir telas con indigo.


Dormimos en casa de una familia y los niños flipaban con la cámara jajaja.


Cenando en familia. Esa noche también coincidimos con una familia Holandesa, además de Simon y Claire, todos muy majos :). Comimos de cine y de todo, aunque en Sapa cocinan lo mismo para desayunar, comer y cenar: arroz, pollo y cerdo con verduritas, rollitos de primavera, bambú y chili picante.


Uno de los niños de la familia encontró un ratoncito y lo usó como juguete, atándolo de una pata y paseándolo de arriba a abajo mareando al pobre roedor jajaja

El segundo día conocimos la tribu minoritaria Giay (nuestra guía Sy era de esta tribu). Después de unos 18 kilómetros llegamos al pueblo de la tribu minoritaria Tay y nos quedamos a dormir en casa de una familia.




Todas las familias tienen búfalos y lo normal es que los niños los cuiden, son formal-formales :).


Durante el trekking se nos unían las niñas de las aldeas y nos ayudaban a cruzar los peores barrizales (después nos pedían que compráramos souvenirs, era muy difícil decir que no :S)


Aparte del arroz, también cultivan maíz pero normalmente lo consumen los animales.


El menú diario entraba muy bien después de las largas caminatas.


Y el último día hicimos una caminata de 8 kilómetros hasta llegar a la aldea de la tribu Red Dao (las mujeres llevan pañuelo rojo en la cabeza y se tiñen el pelo de rojo). Allí nos dimos un bañito en la cascada.





Los andamios de Vietnam en general están hechos de bambú, y la verdad es que muy seguros no nos parecían.


Las familias de los pueblos no tienen muchos recursos y son bastante pobres. Se nota mucho en los niños, que incluso hacen trabajos de adulto. 


El último día con el sol brillando el valle se veía precioso.


El búfalo dándose un bañito muy agusto.

A la tarde nos dirigimos a Halong 
City en un bus nocturno para ver los cientos de islas desde la costa. ¡Es muy bonito! Hicimos un salto en ferry a la isla de Cat Ba (en el puerto un montón de turistas vietnamitas se sacaron fotos con nosotros como si fuéramos famosos, jajaja).


Desde el paseo de Halong City-ko se pueden ver un montón de barcos de pesca.




Vistas de Halong Bay desde el monte del Poema.

Pasamos varios días en Cat Ba, y durante uno de ellos hicimos una excursión de día con un grupo de 17 personas. Conocimos gente muy agradable y estuvimos la mar de agusto. Salimos en barco bien por la mañana y anduvimos por Halong Bay todo el día. En estas aguas viven 14000 personas y todas viven de la pesca. Nadamos hasta una playa perdida en una isleta después de saltar desde el barco, y también anduvimos en kayak, ¡fue un día completo!



Descubriendo Cat Ba, el camino a la playa tenía unas vistas increíbles (como no, esto se merecía un salto :)).

Conocimos a Diana y Collin en la playa y compartimos las tardes y noches mientras estuvimos en Cat Ba. It was lovely to meet you guys!


Contemplamos el anochecer desde un fuerte abandonado desde la guerra, que bonito estaba...


Los que viven en el mar tienen una habilidad tremenda con los remos.


Algunas de las familias que viven en el agua tienen piscifactorías para luego vender el pescado en el mercado.


Allí anduvimos, ¡intentando no caernos al agua! jajaja


Parece que se va a caer como una ficha de domino jajaja


Anduvimos en Kayak entre las islas pasando un par de cuevas. Nagore ta Jokin, zuetaz gogoratu giñan Landetan bebai kriston ibilialdia in gendualako! jajaja


¡¡¡Salto!!!


¿Capitán o marinero?



La tropa internacional que fuimos en el barco (Irlanda, Australia, Austria, Bélgica, Suiza y Holanda) y nuestro guía, que era de Cat Ba.

Desde Cat Ba nos dirigimos al pueblo de Ninh Binh en bus. Aquí se pueden visitar diferentes cuevas y montes preciosos, además de los canales famosos. Allí nos pasamos un día entero arriba y abajo quemando zapatilla y disfrutando de los paisajes.



Como en las películas de Indiana Jones en Tam Coc.
¡Menudo paisaje después de visitar los templos y la pagoda de Bich Dong


¡Goazen lagunok, amets batian!


Lo mejor de la cueva de Mua fue subir al templo y admirar las vistas.



En este tipo de buses nocturnos viajamos por todo Vietnam :)

De allí viajamos al parque natural de Phong Nha Ke Bangi en busca de un poco de monte. Aquí, hace relativamente poco, encontraron la cueva más grande del mundo y también se pueden visitar otras cuevas más pequeñas. Evitando los tours caros, nos alquilamos un  par de mountain bikes e hicimos una ruta de 65 kilómetros por la jungla para visitar un par de cuevas. En la cueva de 
Dark Cave nos dimos un buen baño de barro después de haber nadado bien hasta el fondo de la cueva y hacer un poco de espeleología. Al final del día estabamos reventados después de tanto andar en bici, nadar y saltar, pero la ruta mereció la pena. 

El segundo día volvimos a coger las bicis y en 10 kilómetros nos pusimos en los jardines botánicos donde nos bañamos en un par de cascadas e hicimos una pequeña caminata por la jungla.


Hicimos unos 65 km en bici cruzándonos el parque de arriba abajo, como un par de profesionales :).

Mientras se nos hizo de noche en el parque (no quedaba mucha gente por el parque y encima no hacíamos mucho ruido con las bicis) pudimos ver una familia de monos, una víbora y varios insectos curiosos.
Paradise Cave es una cueva tremenda, se pueden hacer un kilometrillo andando por dentro, ¡pero en sí tiene 31 km de largo!

Estuvimos en el jardín botánico haciendo un pequeño trekking. Al principio había una valla protegiendo Macacos que están en semi-libertad, y uno de ellos intentó atacar a Hasier mientras intentaba sacarle una foto, ¡menudo susto!

La jungla, densa y húmeda.

En la primera cascada anduvimos como Tarzan, jajaja (al grupo de amigos vietnamitas les gustaron nuestros saltos :))

En la segunda cascada otro bañito, esta vez con masaje de cervicales.


Tuvimos que seguir el trekking por la cascada.

Desde Phong Nha viajamos a Hue. Esta ciudad se denominó capital de Vietnam en 1802 con la intención de unificar el norte y el sur del país, por ello esta ciudad ha sido muy importante en la historia de Vietnam. Desde Hue nos fuimos de excursión hasta Hoi An, donde pasamos 3 días. En la excursión tuvimos la ocasión de ir por una carretera donde las vistas eran impresionantes y entre otras cosas también visitamos una de las montañas de mármol. Dimos un paseo de una horita, admirando las pagodas y templos que contenía. Hoi An como pueblo es muy bonito, de hecho dicen que es el más bonito de Vietnam, y la verdad es que tiene su encanto. De noche todos los farolillos que hay por la ciudad se encienden dándole un aspecto muy colorido y un toque romántico.



Esta foto para nosotros define Vietnam: la basura unificada con la naturaleza :(

Fuera de la ciudad imperial se pueden ver tanques y aviones de la guerra de Vietnam, bastante impresionantes la verdad.

Como en las películas, pero lamentablemente fue parte de la realidad.

Dentro de la ciudad imperial hay muchos edificios y restos arquitectónicos con este estilo a lo Indiana Jones ;).

Las puertas a varios de los edificios son así, llenos de detalles.

En Hue, yendo hacia la pagoda de 12m Thien Mu, encontramos diferentes templos pequeños, la mayoría de ellos abandonados.

También visitamos la tumba de Tu Duc, en si el cuerpo no está aquí y nadie sabe donde está, ni el cuerpo ni los tesoros con los que le enterraron (para poder mantenerlo en secreto, asesinaron a las 200 personas que lo enterraron).
Desde Hue Hoi An fuimos por el paso de Van Pass. Es una carretera que va bordeando el mar y es muy bonito.

Visitamos el monte de marmol (Water mountain), donde encontramos esta enorme escultura.

Los templos en este monte eran muy bonitos.

En cada zona de Vietnam probamos la cerveza local, en Hoi An, Larue.

Después de 2 meses por fin estuvimos una tarde entera disfrutando de la playa. Estuvimos jugando con el frisbi y sacando fotos debajo del agua, ¡una maravilla! 


En Hoi An los turistas vietnamitas alquilan ropas tradicionales y se maquillan muy guapas.


Hoi An de noche se llena de farolas de color iluminadas.

En vez de coger un bus de 22 horas hasta la ciudad de Ho Chi Mihn City (o como se decía antes, Saigon), decidimos coger un vuelo de una hora y media. Pasamos 2 días conociendo la ciudad sin hacer nada especial; dimos paseos por la ciudad, comimos de cine y más que nada anduvimos planeando los siguientes países a visitar. Decidimos atrasar la visita a Cambodia, y hasta entonces visitar Singapur y Malasia.


Nuestro hostal en Ho Chi Minh estaba en esta calle, Bui Vien. Esta calle es conocida como la calle de los mochileros y hay juerga cada noche.

Visitamos el museo de guerra de Vietnam, muy interesante pero muy duro a la vez. Entre las cientos de fotos que se muestran hay muchas muy explícitas.


Mientras nos hemos recorrido diferentes lugares en Vietnam, continuamente nos hemos encontrado con cartas tiradas por el suelo, tanto en pueblos pequeños como en las ciudades más grandes.


Como en Hanoi, en Ho Chi Minh también se pueden contar las motos por miles. Aquí en una calle normal esperando al semáforo (cosa no muy normal, todo hay que decirlo).


Diferentes versiones de como ir en moto o bicicleta en Vietnam

También anduvimos pensando en cómo visitar la zona del delta del Mekong. Teníamos claro que no queríamos hacer un tour organizado, y como queríamos vivir una experiencia más real, nos pillamos un par de buses y nos plantamos en la ciudad de Can Tho. En esta ciudad está el mercado flotante más grande del mundo (Cai Ran), pero leímos que hoy en día está bastante mal, sucio y más que nada preparado para el turista. En el hostal de Saigon conocimos a Mónica y después de estar charlando con ella durante la tarde, nos lo confirmó (estaba totalmente arrepentida después de hacer un tour organizado).

Seguún leímos, el pueblo de al lado, Phong Dien, tenía un mercado más pequeño pero que todavía se mantenía bastante "auténtico". Así pues, cogimos un par de moto-taxis y nos fuimos a Phong Dien, para pasar la noche en el único hostal que había. Eramos los únicos blancos en el pueblo, y se notaba por las reacciones de la gente porque nos miraban como si fuéramos extraterrestres, jajaja.



El amanecer a las 5:30 de la mañana en Phong Dien. La foto no tiene ninguna modificación, ¡el cielo estaba morado!

El mercado flotante de Phong Dien es pequeño pero auténtico.

Hasier sumergido en la cultura.

El mecánico de barcos seguro que tiene mucho trabajo, aquí su taller.

La mujer yendo al mercado a vender fruta.

Esta risueña mujer nos llevo en su barquito, sacamos un selfie y se quedó flipada al ver su cara en la pantalla.

En el moto-taxi.

En el mercado de Cai Ran se venden ranas, vivas y muertas unas al lado de las otras :S.


Los olores de los mercados de Vietnam: cilantro, citronela, fruta, etc. 


Volvimos a Saigon para decir adios a Vietnam y hola al siguiente país. ¡Nos vemos después de Singapur y Malasia!

Para terminar con el post, compartimos fotos de algunos de los animales que hemos visto, ya que nos encantan:


¡Este sí que es un cerdo vietnamita majete!


Nos lo encontramos en el monte del poema, esperando a que le diéramos algo para comer.

En las cuevas nos observaban... ¡esperando a chuparnos la sangre!

¡Estos no son patos de plástico!

¡Este saltamontes gigante tenía el tamaño de nuestra mano! 


¡Mientras íbamos en bici nos encontramos un insecto palo!

Libélulas por doquier.

¡Menudos sonidos más raros hacían las ranas...!


¡En los próximos capiítulos más animales!

Comentarios

  1. Que pasada!!!! La verdad es que es él viaje de la vida!!!!!! Que bien os lo estáis pasando, me alegro muchísimo!!!!

    ResponderEliminar
  2. Oso politxa bikote!!! Zelako oroitzapenak!!!
    Asko disfrutau hurrengo lekuetan!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Beneitez! Ahaleginduko gara, bai :).
      Espero dana ondo jutia Ekhikin ta gabonetan ikusiko gara, zihur txikitxua ya haundi haundixa eongo dala ta!
      Topera!

      Eliminar
  3. Ze bidaia zoragarria!!!! Segi disfrutatzen!!! Patxo handia
    Tia Beni

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Tia Beni!! Jarraitxuko dogu disfrutatzen! Patxo haundixa!

      Eliminar

Publicar un comentario

Komentarixuak hemen: